Aguraingo herritik dator turroi gozoa

Eta trufak. Eta pinaziez eginiko pastak. Eta polboroiak. Eta pekatua ez diren tentazio gozo beste hamaika. Baina adi ibili beharko duzu, azkar demonio erreserba egiten, Parte Zaharreko Narrika kalera iritsi orduko saltzen direlako, agortzen direlako.

Apaletatik kentzen dizkigute. Salmahaia momentuz momentu berritu/atondu behar dugu derrepentean badaudelako trufak, badaudelako girlatxeak eta beste derrepetean bat ere ez baita geratzen…

BaI, Klarisa gure ahizpa-arrebei arrautzak bidaltzen dizkiete ezkondu behar duten amoranteek ez dezan eztei-egunean euria, trumoi, ekaitza egin. Arrautzak bai, Asiseko Klara noble hura baita eguraldi onaren patroia.

Bazen Frantzisko santu haren lagun fina askoz gehiago ere: amodioa izan eta amodioa zabaltzen zuen markako emakumea, bere egungo ahizpak nola.

Horra hor Agurainen mende eta milurteko honetako bere ondorengoak, gozogile bikainak, ez munduaz ez zeruaz ahazten direnak. Aktiboak oso sare sozialetan, interneko kanaleetan. Sukaldean zein telebistan. Errezoetan. Ekintzarako prest den espiritualitate batean gozo murgildurik. Denek diete míresemen. Fededunek sukalde kritikariek nola.

Zabiltzate azkar, agudo, turroi gutxi geratzen baita gurean. Baina zaitezte ere lasai: ziztu bizian etorriko baita Agurainetik oraintxe aterako furgoneta.

Domingo Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Sábado Enero Febrero Marzo Abril Mayo Junio Julio Agosto Septiembre Octubre Noviembre Diciembre