Benetakoa ala gutxigorabeherakoa?

Dudatan bazaude, har ezazu plazara atera berri den Bidezko Merkataritzaren Zigiluen Nazioarteko Gida Liburua eta egizu kontsulta. Bertan, gure dendetako apaletan begibistan, deigarri, tentagarri agertzen diren mila produktutako hamaika zigilu eta etiketaren azterketa zehatza, taxuzkoa, serio eta sakona egiten da. Fidagarriak direnak goraipatzen dira orrialdeotan eta fidatzeko modukoak ez direnen trikimailuak agerian utzi. Lan sekulakoa eta aparta.

Gida Liburu bat baino askoz gehiago den ikerketa honetan eztabaidatzeko pila dago: Bidezko Merkataritzak aurrean dituen erronka anitzei nola egin bultza, ekoizle txikien borrokak nola beharko lukeen izan, merkatuetan berdez, solidarioz, jasangarriz mozorraturik bezero-harrapaketan dabiltzen enpresa erraldoi horien aurrean. Nolakoa, ote guk, bezerook, hartu beharreko jarrera erosketak egiterakoan. Nondik jaso informazioa, zeri erreparatu, nola ez erori askok jarritako tranpetan…

Badakigu merkatuetan justiziaz joz gero, justuago izango zela (dela) mundua. Lanean gaude denontzako justizia hori gauzatu ahal izateko. Borrokan gaude, elkarrekin gaude mamu askori aurre egiten, planto egiten ere. Ikasten ari gara, entenditu ez genuen makina bat kontu ulertzen dugu dagoeneko. Atera berri den Gida hau bezalako lan txukun eta ezinbesteko tresna eta amrma harturik.

Domingo Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Sábado Enero Febrero Marzo Abril Mayo Junio Julio Agosto Septiembre Octubre Noviembre Diciembre