Bidezko baloi batekin, benetako sasi 9a izan zaitezke. "Begoña del Tesoren txokoa"

Hasiko al gara datozen gabonetarako opariak, kuttiziak erosten? Erregaluak aukeratzekoune polit hauetan, eutsiko al diogu gure buruarekiko, gure ondoan dauden horiekiko, gurea eta besteena den planeta honekiko, hemengo, horko eta hango bere biztanleekiko aspaldi zaharreanVgure gain hartu genuen engaiamenduari?

Zaila dela? Publizitateak zoraturik egingo ditugula erosketa horiek? Denbora ere ez dugula izango erosiko dugun hori non, zerez, nola eta nork egina den kezkatzeko, arduraz begiratzeko?

Ez  zaitez gezurretan zure buaruarekiko.  Ez dezagun gure burua engaina. Bada, baduzu, badugu  era bidezko, era  solidario, era duin batez opariak erosteko aukera franko. Kitzin denda gurean, zuenean,  saltzen den baloia bene benetakoa izateaz gain,  baldintza onetan lan ehgiten duen  artisau finak josia da.

Kitzinen erosiko dituzun (nahi izatera, jakina) jostailuek ez dute inor diskriminatzen. Kitzinen  salgai den guztiak, xake-piezek zein errobotek, datorren mundu berria bermatzeko balio du.

Izan zaitezte ongi etorriak Kitzinera.

Gabonetako erosketa eder, bidezko, alai, bihurri eta  jasangarriak opa dizkizuegu.

Domingo Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Sábado Enero Febrero Marzo Abril Mayo Junio Julio Agosto Septiembre Octubre Noviembre Diciembre