CAPELTIC Nuestro Café

1958tik KAFE ORGANIKOA

Mexikon, Chiapas iparraldean, Tseltal familia indigenek landatzen dute.

Gaur orain gutxi ALBOANen eskutik ezagutu eta dastatzeko aukera izan genuen kafe bikain hau aurkezten dizuegu. Ekonomia Sozial eta Solidarioko enpresa eta proiektu integral batekoa da, justizia sozialaren eta lurraldearen defentsaren alde lan egiten duena, jabetza soziala eta enpresa-eraginkortasuna sortuz.

Oso mugarri garrantzitsua lortu dute, kafearen balio erantsi haundiena jatorrian geratzea hau da, eraldaketa eta ontziratzea. Halaber, proiektua kafetegiekin osatu dute. Kafetegi horietan, zuzenean eskaintzen diote kontsumitzaileari bere lurretan ereindako produktua, eta horrela ere bertan enplegua sortzen laguntzen dute.

Capeltic proiektua 1958an sortu zen, Bachajon-eko Jesuiten Misioan. Orduz geroztik, Chiapasko 600 tsetal lagunei bizitzari eusten laguntzen die.

Capeltic-ek en izen berean du txertatua beraien filosofia. Tseltal-hitza da, eta “Gure kafea” esan nahi du. “Capel” hitzak kafea esan nahi du, eta “-tic” amaierak, berriz, plural inklusiboa. Komunitarioa eta kolektiboa tseltal mundu-ikuskeraren funtsezko elementuak dira, eta eguneroko lanetan adierazten dira, hala nola kafearen zaintzan. Capeltic izena, Nuestro Café, espiritu komunitario horren aintzatespena da, gaur zurea izan dadin alea zaindu zuen esku bakoitzaren lanarena.

Kafea Chiapasko Iparraldeko Oihanean landatzen dute Ts’umbal Xitalha’ kooperatiba osatzen duten 341 familiek. Gure eskualdeak, kokapen geografikoa dela eta, baldintza ezin hobeak ditu kalitate handiko kafea landatzeko:

-900 m.s.n.m-tik 1.400 m.ra bitarteko altuera.

-17 eta 24 ºC arteko tenperaturak.

-Materia organiko ugariko lurzorua.

-Itzal-zuhaitz ugari.

Gure kafea ziurtagiria organikoa duena da,  %100  arabiarra, typika, borboia eta mundu berri barietateak dituena. Tazan, gozatzen dutenek, altuerako kafeen berezko balantzea aurkituko dute, ezaugarri hauekin: zapore fina, gorputz ugaria eta krematsua, eta azidotasun zitrikoa. Bere notak lorezkoak, karamelatuak eta txokolate duenak dira. Yomol A’tel-en, “kafetik katilura” egiten dugun lan eta urrats guztiak zaintzen ditugu.

Parte hartu genuen dastaketa Saioa:

Eskerrik asko Capeltic KITZINera egindako bisitagatik. Plazerra!

https://www.capeltic.org

 

ZATOZ ETA LAGUNDU ELKARTASUN-PROIEKTUA

GOZATU!

Domingo Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Sábado Enero Febrero Marzo Abril Mayo Junio Julio Agosto Septiembre Octubre Noviembre Diciembre