Egigun merkatua ahalik eta bidezkoena

Agian ez dakizu. Oraino. Agian gu ez gara beti ohartzen. Kontuaz. Aferaz. Errealitateaz. Baina egiten dugun orok badu eragina besteengan. Planetan. Munduan. Komunitatean. Bai gurean, bai guregandik urrun dagoe batean.

Egiten dugu orok munduarekiko, planetarekiko, lurrarekiko, itsasoekiko ondoan ditugun horiekiko gure posizio, jarrera, joera islatzen du.

Askotan esan ohi da dena dela politika. Ez bakarrik bozkatzea. Ez bakarrik batzuen edo besteen aldeko/kontrako manifestazioetan parte hartzea. Ez. Dena. Baita erosketak egiten ditugunero zer hartzen/zer baztertzen dugun ere.

Nik urrutiago joko nuke. Inkluso. Politikaz haratago. Nik uste, egiten dugun oro horrek badu esanahi sakona morala aldetik. Gure eguneroko ekintza txikienak ere gure arima islatzen du. Munduarekiko, lagun hurkoarekiko, gure buruarekiko portaera azaltzen du. Plazan zein gure barrenetan.

Merkatuan. Gure etxe ondoko dendetan. Azokan. Supermerkatuan. Hiritik kanpo dauden merkataritza gunetan. Segun eta non. Segun eta nori. Segun eta noiz. Segun eta zertarako. Non erosi. Zer erosi. Benetan, ez da ganorape egin dezakegun kontu bat. Dena baita politika. Dena baita ekintza morala. Denak baitu eragina gizartean. Gizakiongan. Animmaliengan. Bizidunengan. Lurrean. Itsasoan. Airean. Zeruetan.

Horrexegatik urtero da, egiten zaigu, ezinbestekoa maiatzaren 14ean ospatu behar/nahi dugun Bidezko Merkatariza Nazioarteko Eguna. Erosten dugun denak baduela istorio bat atzean. Eta guk jakitun behar dugu izan. Askotan saltzen dizkiguten produktuek barrenetan dituzten istorio horiek tristeak dira, Saminak. Sosa txiki gutxi balio duten elastiko horiek.. zergatik dira horren merkeak? Hondatzen diren gailuak zergatik da horren zaila, ezinezko kasik, konpontzea? Zergatik, normalean, hondatutakoa baztertu eta berri bat erosi behar dugu? Eta non metatzen, no pilatzen dugun metalezko zabor hori guztia? Non sekula desegingo ez diren osagai elektroniko/ teknologiko horiek? Galdera guzti horiei erantzuna(eta soluzioa) bilatzeko ospa dezagun Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna, 2022koa.

Ospa dezagun ezagueraz. Baina baita plazer handiz ere. Musikaz,dantzaz ere. Benetakoak diren zaporeak dastatuz.Beren orainaz eta etorkizunaz jabetzen ari diren komunitateekin bat eginez. Etor zaitezte gure festara. Donostiako Boulevardeko kioskora arrima zaitezte.

Bertan izango dira trikitilariak. Jolasak. Dastaketak. Zozketak. Bertan izango gara gu, Caritasekoak, Oxfamekoak, Adsis Fundaziokoak, Alboan GKEkoak, Emaus Gizarte Fundaziokoak, Misiolari klaretarren Proclade Yanapayek ekimena.

Bertan izango gara gu. Bertan izango zara zu. Eta zu. Eta zu. Eta kooperatiba moduan, lurraz jabetzen, ofizioa eta merkatua zertan den ikasten, planetak emandakoa zaintzen eta elaboratzen duten horiek.

Zatoz. Baina ez ahaztu. Zeozer erosten dugunoro ari gara mundua hobetzen edo txarto tratatzen…

por Begoña del Teso

Domingo Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Sábado Enero Febrero Marzo Abril Mayo Junio Julio Agosto Septiembre Octubre Noviembre Diciembre