ETXERAINO ERAMATEN DIZUGU!

Probatu nahi? 

Gure ustez, une aparta da honako hau Bidezko Merkataritzaren oinarri diren balioak gogorarazi eta haiei buruz hausnartzeko, bai eta gure bizimoduari eta erosteko moduari buruz hausnartzeko ere. Eta agian, zergatik ez, gure ohiturak pixka bat aldatzeko ere bai.

Kalitatezko produktuak aukeratzeko unea da, gure osasuna eta planetarena zaintzen dutenak, ekoizten dituzten pertsonentzat lan-baldintza duinak ziurtatzen dituztenak, haurren esplotaziorik gabe eginak, eta jatorriko komunitateen garapena, genero-berdintasuna eta abar ahalbidetzen dituztenak. Nekazarien ustiategi txikietan hazi eta ekoitzitakoak. 

Eta, orain, zuri erraztasunak emate aldera, urrats bat harago joan nahi dugu: etxeraino eramango dizkizugu. Donostian hasiko gara, eta, pixkanaka, ikusiko dugu nola zabal dezakegun ekimena Gipuzkoa osora. 

NOLA egingo dugu zure etxerainoko banaketa?  

Ez edonola. Xehetasun guztiak zaindu nahi ditugu. Ziurtatzen dizugu zure etxean izango duzula 24 ordutan, gehienez ere, ingurumenerako jasangarria den garraiobide baten bidez bidalita. Elkarlanean dihardugu TXITA proiektuarekin. TXITA tokiko ekimena da, gaztea eta berritzailea, eta bizikleta elektrikoen bidezko garraio jasangarria du ardatz. 

https://www.txita.com

Zalantzaren bat izanez gero, deitu 943 426946 zenbakira, bidali mezu bat Whatsapp bidez 618427754 zenbakira, edo bidali e-mail bat helbide honetara: pedidoskitzin@caritasgi.org 

Zuri laguntzeko irrikatan gaude!

Domingo Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Sábado Enero Febrero Marzo Abril Mayo Junio Julio Agosto Septiembre Octubre Noviembre Diciembre