Jaiotza atondu aurretik, pasa gure Gabonetako Outlet-ik

Inon ez. Eta inork ez. Nork esango du, mila arraio, Bidezko Merkataritza gurean ez dagoela outlet bat jartzerik? Ez al gabiltza ba salerosketetan? Ez al daukagu saltzeko guk makina bat objektu eder eta zuek, beste ziento erosteko grina handia, txirrinta? Ez al gabiltza denok diruz larri eta ilusioz gainezka? Ez al ditugu biltegietan mila kontu ahazturik batzuek eta besteak ez al gara kontu horiekin ametsetan?

Hori dela eta, Gipuzkoako Caritasek eta Oxfam Intermónek, indarrak eta gogoak baturik, abenduaren 19an (larunbatean, hots) antolatu dute Gabonetako Merkatu Txikia. Azoka. Feriya. Outlet. Segurtasun neurri guztiak hartuta. Denetatik aurkituko dituzue bertan: lepokoak, eskumuturrak, hango eta hemengo artisauek egindako figura politak, jaiotza sorta txikia… 

Zatozte Bidezko Outlet honetara.  Begiratu. Gozatu, Harritu. Erosi. Partekatu. Lagundu. Eta gero, aurkitutako altxorrak eskuan dituzuela, zoazte etxera eta atondu jaiotza. Bai Kitzinen bai Oxfameko lagunek Zabaleta kalean duten dendan, figura ederrak daude horretarako.

Olentzero jarri nahi duzuela  Estalpearen bidean? Arazorik ez. Kataluniatik bidali dizuetela caganet bat eta kakaguraz dagoela zilarrrezko paperaz egindako ibaiaren ertzean? Utzi bakean gaixoa. Libratu eta gero, gel hidroalkoholikoaz garbituko ditu eskuak eta Jesusi dantzatuko dio sardana ederra…

Jesus jaiotzear da. Joandako garaietan urrea, mirra eta intsentsua jaso zituen opari. Seguru gaurkoetan, Mariak eta Josek eskatuko dizkizuetela Bidezko Merkataritzan  aurkitutako erregaluak Umearentzat.

Gure azoka/outlet-ik Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu. Bakea zuekin. Shalom. Salam.

Domingo Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Sábado Enero Febrero Marzo Abril Mayo Junio Julio Agosto Septiembre Octubre Noviembre Diciembre