Ken 7? Ez, Ken 6? (Begoña del Teso)

Ez. Bai. ‘Ilargia’ abestia  (Zuretzat ilargia lapurtuko nuke  gauero(..) eusten nauen soka zara eta itotzen nauena (…) kantatzen zuen (duen)  Gernika-Lumoko taldeak Ken Zazpi zuen/du izena baina  guk  gure (zuena ere dena) Donostiako Parte Zaharreko Kitzin denda urrian itxi aurretik, oraindik geratzen zaizkigun gure (zuen) altxor guztietatik sei kentzeko eskaintzen dizuegu. 

Sei, bai. Ez zazpi. Sei. Ken Sei da gure proposamena,  luzatzen dizuegun tentazioa. Sei baitira artilezko zakutxo batean gordeta, bilduta, ezkutaketan, akaso, dauden panpina txiki txikiak. Quitapenas deitzen diete beren sorterrian, Guatemalan.  Penak kanpora! deituko dieguk g gurean. Gauero bat atera behar duzu poltsatxotik. Kontaiozu, lasai asko, egunean zehar zerk kezkatu, zerk alaitu, nork maite maite artatu, zeinekin zu gaizki portatu.

 Panpinatxoarekin mintzatu eta gero, gorde burko azpian. Gozo gozo egingo duzu lo. Kezkarik gabe, sustorik gabe, amesgaizto guztietatik libre. Panpinak desegin du eta zure izu-ikara oro.

Etorri Kitzinera. Urrian itxiko dugula, ez ahaztu. Hartu zakutxoa. Mintzatu gauero panpina horietako batekin. 

Ken Zazpi? Ez, Ken Sei. Igandean beraiek ere atseden hartu behar dute. Are gehiago, merezi dute. Are gehiago, ezinbesteko dute egun libre hori indarberritzeko, zu laguntzen ahal izateko.

Ken Sei. Eskatu kreatura horiei abestiak zioena: Esaiozu euriari, berriz ez jausteko. Esan bakardadeari gaur ez etortzeko, Eta egizu lo gozo gozo.

Domingo Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Sábado Enero Febrero Marzo Abril Mayo Junio Julio Agosto Septiembre Octubre Noviembre Diciembre