Nafarroan Al- Alandalusen nola

Esan, esaten zuten XIV.mendean, non eta Nafarroan, errege izendatzen zutela opil batean ezkutaturiko baba aurkitzen zuen haurra. Idatzi, idatzi zuen Ben Quzman, poetak Granadako erresuman, urte berriko egunean pastel batean txanpona bilatzen zuena kalifa edo sultan edo bisir aldarrikatzen zutela, istant bakar batez bazen ere.

Erregeen Opilaren tradizioak milurtekotan zehar dirau gozo, burlati, krematsu, arol gurean. Gurean, Espainian, Portugalen, Mexikon eta Frantzian. Omendu egiten ditugu mokadu bakoitzean, mokadu bakoitzekin, Jesus jaio berria bisitatu zuten jakintsu horiek, izarrei buruz, munduaz, zeruaz dena zekiten horiek. Ondratzen dugu Erregea, Jainkoa eta Gizakia den Haurra. Ondratzen dugu gizakion arteko solidaritatea.

Horrexegatik, tradizioa delako, Jainkoarekin lagun hurkoarekin, mendeetan zehar sinetsi egin dugun erregaluen misterioarekin lotzen gaituen usadioa delako, etor zaitezte asteazkenean Donostiako Gipuzkoa plazara eta erosi bi euro txanpon baino kostatzen ez duen sorpresaz beteriko opil-mokadua.

Domingo Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Sábado Enero Febrero Marzo Abril Mayo Junio Julio Agosto Septiembre Octubre Noviembre Diciembre