Zoriontasuna eta Solidaritatea poltsa batean.

Bigarren aldiz, hamaika, ziento, mila lagun pasako gara asteartean Donostiako Gipuzkoa Plazatik, eskuan bi euro dugula. Bigarren aldiz, Erregeen etorrera ospatuko dugu era solidario batean. Lagun askok lotu dituzte indarrak eta desirak helburu kasik magiko batekin, Kasik magikoa.

Kasik ezinezkoa esango dute askok. Baina gu ez gara ados, guk borroka egingo dugu, beti bezala, pobreziarn kontra, mota guztietako pobreziaren kontra…

Ez dugu inor atzean utzi nahi. Eta ez dugu inor atzean utziko. Badaude mila modu bidegabekeriari, injustiziari aurre egiteko. Asteartean bati helduko diogu, modu gozo eta solidario batez, akordatuko gara ezer gutxi (dignitatea izan ezik) dutenekin: prestatuko eta erosiko dugu Erregetako opil solidario baten mila zati.

Bi euroren truke. Eta dastatzen ditugularik, zoriontasun epel bat sumatuko dugu barrenetan. Etor zaitezte. Lagundu Erregeei planeta honetako lau iskinetara iristen.

Domingo Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Sábado Enero Febrero Marzo Abril Mayo Junio Julio Agosto Septiembre Octubre Noviembre Diciembre