• Kitzin denda
  • Bidezko Merkataritza
  • Partaide gara
  • Kitzin denda Gipuzkoako Caritasek Bidezko Merkataritzaren alde egindako apustuaren barruan sartzen da; horrela, gardentasunean eta ekitatean oinarritutako bidezko harreman ekonomikoak bilatzen lagunduko du, hegoaldeko herrietan ekoizleen eta langileen eskubideak bermatuz. Caritasen ekintzaren helburuetako bat hauxe da: Komertzio harreman bidezkoagoa eraikitzea, ekoizten, banatzen eta merkaturatzen duten pertsonak beren lanetik duintasunez bizi ahal izan daitezen.

    1997an, Gipuzkoako Caritasek bidezko merkataritzaren aldeko apustua egin zuen, munduko nekazari, ekoizle eta artisauei elkartasuna hurbiltzeko gure herritarrei. Europa mailan elkartasunaren eta justiziaren aldeko apustua eskatzen duen mugimendu bati lotuta (merkataritza garatzeko eskatzen du, eta ez soilik lankidetzarako laguntzak), nekazarien eta indigenen komunitateak benetan, eraginkortasunez eta zuzen lan egiten dutenetik bizi ahal izatea proposatzen eta sustatzen du. Hontarako 1997an Kitzin izeneko bidezko merkataritzako denda ireki zuen.

    Kitzin “anaia txikia” esan nahi du Tzotzileraz. Los Altos de Chiapas Mexikoko komunitate indigenek hitz egiten duten hizkuntza, eta Caritas Gipuzkoak Leon XIII Fundazioarekin batera elkartasun-lanari ekin zion eremu horretako komunitate indigenen mesedetan. Horrela, lehenik Kitzin denda sortu zen Mexikon, eta gero izen hori hartu genuen Donostiako bidezko merkataritzarekin eta ekonomia solidarioarekin dugun konpromisoari ekiteko.
  • Beste harreman ekonomiko batzuk posible egiten dituzten ekintza eta praktika zehatzak dituen sistema komertziala da, pertsona erdian kokatuz.

    Eredu ekonomiko eta sozial alternatiboa aurkezten du, oinarri desberdinen gainean eraikia, non pertsona, bizitzaren jasangarritasuna eta sorkuntzaren zaintza erdigunea diren.

    Beste errealitate batzuei buruz informatzen eta sentsibilizatzen du, eta agerian jartzen ditu parte hartzen duten pertsonak eta prozesuak.

    Desberdintasunezko eta gizarte-bazterketa eragiten duten ekonomia-harremanei buruzko eztabaida sustatzen du.

    Jarrera arduratsuak eta solidarioak sustatzen ditu.

    Ekoizle-taldeak indartzeko eta elkarrizketa-, erantzunkidetasun- eta senidetze-aukerak aprobetxatzeko produktuak merkaturatzen ditu.

    Boluntario-taldeak laguntzen ditu.