KITZIN Bidezko Merkataritzaren proiektuan laguntzeko hainbat modu daude. Hona hemen batzuk:

- Sentsibilizazio eta salmenta lanetan: Bidezko Merkataritzari buruzko informazioa eta sentsibilizazioa eginez herriko kultur tailerretan, hitzaldietan eta hainbat jardueratan, parrokietan edo ikastetxeetan. Produktuen salmenta eginez artisautza edo Erdi Aroko azoketan,... zure auzoko edo herriko jaietan. Bat egin gertu dituzun kirol-klubekin, fúbtol, basket, pilota, running, lilaton... txapelketa eta partidetako egun bereziak aprobetxatuz. Zure lantokian inplikatu nahi baduzu, zure lankideei Bidezko Merkataritzako produktuak ezagutarazi eta dastatzeko aukera emanez.

Ea zer bururatzen zaizuen...!

Jarri azoka txiki bat! Guztia antolatzen lagunduko dizuegu.

- Donostiako Narrika kaleko dendan: Dendako langileei laguntza eman. Produktu, talde ekoizle eta inportatzaileei buruzko informazioa eskainiz. Inportatzaileei eskaerak egiten, produktuak birjartzen, etiketak jartzen, biltegia antolatzen, stocka kontrolatzen, inbentarioak egiten eta abar lagundu.

- Enpresa bazara opari korporatiboak ditugu bezeroentzat, langileentzat edo “txoko-gune solidario” bat ere jarri dezakezu hamaiketarako momenturako.

Deitu eta kontatuko dizugu nola: 943426946/61842775.

Boluntario izan zaitez!! Busti eta lagundu! !