Txiklerik nahi? "Begoña del Tesoren txokoa"

Gosea  eta nerbioak baretzeko  murtxikatu ohi du gizakiak txiklea. Betidanik. Antzinatik. Garaiak hasi baino lehenagoko  garaietatik. Jainkoak hegodun suge lumadunak ziren aroetatik. Betidanik. 

Eta ez, txiklea ez da Estatu Batuetan chewing gum famatua egiteari eta merkataratzeari ekin zion Adams jaun abilaren asmakizuna. Ezta geroxeago, naziak eta japoniarrak gaindituko zituzten soldadu amerikarrek Europari  ekarritako erregalua, kutizi baten behar gorrian zen Europa harentzako opari gozoa. 

Ez, Mexikoko herri mayak, herri aztekak bazekiten txiklea zer zen. Eta bazekiten non eta nola lortu. Bazekiten kuzinatzen. Dena zekiten. Eta beren ondorengoek ez dute ahaztu. Edo ahazturik bazuten ere, berreskuratu dute  jakinduria. 46 kooperatiba aritzen dira egun Quintana Roo estatuan txiklearen  industria iraunkorrean, jasangarrian. Arboletara igotzen dira, odolstu egiten dute enborra. Berotzen dute lapikoetan…  Prozesatuko dute gero makinetan, osasun eta kalitate neurri guztiak gordez. Zabalduko dute lehen baino berandu lau haizetara, planeta honek ez dituen bost iskinetako merkataritza bidezko dendetan eta luxuzko janari boutiquetansalduko, prezio onean. Chicza du izena eta sarean hamaika bideo ederrek kontatzen dute parekorik ez duen istorio berea. 

Agian laister KITZINen izango duzu.

 

Nahiko zenuke? eska deitu edo adierazi iezaiguzu gure saretan 

Instagram KITZIN / Facebook KITZIN

Domingo Lunes Martes Miércoles Jueves Viernes Sábado Enero Febrero Marzo Abril Mayo Junio Julio Agosto Septiembre Octubre Noviembre Diciembre