Koko-azukrea Bio

3,00 €

Findu gabeko koko-azukre ekologikoa, indize gluzemiko txikikoa. Koko-zaporerik gabea. 250 g.

Kopurua

Findu gabeko koko-azukre ekologikoa, indize gluzemiko txikikoa. Koko-zaporerik gabea. 250 g.

Koko-azukrea tradiziozko gozagarri gisa erabili izan dute belaunaldiek Asiako alde tropikaletan. Gozoki gisa duen usain eta zapore apartak ederki konbinatzen ditu postre, gozoki edo edariekin.

Produktu naturala da, eta zuzenean lortzen da, kokoaren palmondoaren loretik izerdia ateratzetik. Prozedura tradizional horri esker, lorearen mantenugaien zati bat atxikitzen da, eta azukre beltzarenaren antzeko testura duen gozagarria lortzen da. Koko-azukreak burdina, zinka, kaltzioa, magnesioa eta potasioa bezalako mineralak ditu. GARRANTZITSUA: EZ DU KOKO-ZAPORERIK, BERAZ, EZ DIE EMATEN ZAPORE HORI ELIKAGAIEI.

Gluzemia-indize txikia. Gluzemia-indizea elikagai batek odoleko azukre-maila handitzeko duen azkartasuna neurtzeko erabiltzen da. Indize glizemiko baxua 55etik beherakoa da. Hala, koko-azukrearen indize glizemikoa 35 da. Hala ere, azukre guztiak bezala, neurriz eta salbuespenez hartu behar da.


Nolakoa da gure koko-azukre ekologikoa?

Koko-azukrea, Purworejoko barrutiko Karya Mannungal Sejahtera kooperatibako nekazari-familiek landu eta egina, Indonesiako Java-uhartearen erdian.

Kooperatibak, lekuan, laborantza dibertsifikatzea sustatzen du, familien diru-sarrerak ez daitezen koko-azukrearen mende bakarrik egon.

Findu gabeko BIO koko-azukrea, koko-lorearen izerdiaren bidez zuzenean lortua.


Ziurtagiriak:

Nekazaritza ekologikoaren zigilua

Fairtrade-Bidezko Merkataritza zigilua

10344804

Berariazko erreferentziak

Baliteke ere nahi izatea

Koko-azukrea Bio

3,00 €